ZONA KOMUNAK

Larraina Kirol Zelaiko bazkideek lasaitasun-eremu baten bila, Iruñearen bihotz-bihotzean, jotzen dute klubera. Eta gure kokapenak, Taconerako lorategietatik hurbil, horixe eskaintzen du, deskonexio-giro hori, 6.455 m2-koa,ordu batzuk egunerokoaren estresetik kanpo emateko.

Ezkutu samarra badago ere, Larraina Kirol Zelaiak bisitari guztiei egiten die ongietorria, eta denok familia bera garen gure klub txiki honetara sartzeko gonbitea ere. Harrera-lekutik, igerilekura, lorategietara eta gimnasiora joan zaitezke.

Eraikin soziala

Larraina Kirol Zelaia, kirol-klubaz gain, klub soziala ere bada, jarduerak eta ekitaldiak egiten baititugu, gure bazkide guztiak erakartzen dituztenak ospakizun-uneak partekatzeko.

Eraikin sozialak denok gehien maite ditugun instalazioak hartzen ditu: jatetxea eta taberna, kafetegiko terraza eta jarduera- eta ekitaldi-aretoak, hitzaldiak eta prestakuntza-saioak hartzen dituztenak, baita jai pribatuak egiteko aukera ere.

Kanpoko zona

Larraina Kirol Zelaiko lorategiak 3.500 m2-tik gorako eremu berde bat dira, gure bazkideek oso estimatzen dutena. Udan gozatzeko modukoa da, eguzkia hartzen, baina neguan ere gozagarri izan daiteke, bista ederrak eskaintzen baitituzte tabernako terrazatik, igerilekutik eta gimnasiotik. 

Horrez gain, kanpoko kirol anitzeko pista bat ere badugu, 800 m2-koa, igerileku estaliaren ondoan, lagun-taldeek partiduak joka ditzaten atari zabalean edo gure bazkide gazteenek erabil dezaten arratsaldeetan eskolatik atera ondoren.

Lorategi batek eta igerileku batek barbakoa bat eskatzen dute. Klubeko txalet mitikoan dago, eta udan irekitzen dugu, bazkide guztiek ongi pasa dezaten otorduak egiten senide eta lagunekin.

IGERILEKUA

Larraina Kirol Zelaiaren hasierako urteetan, 1930eko hamarkadan, la piscina de Pamplona esaten zioten klubari iruindarrek. Gaur egun, gure erakargarritasun handienetako bat izaten jarraitzen du ur-instalazio horrek, harro egoteko modukoa.

Neguan, estali, eta waterpolo- eta igeriketa-ataletako entrenamenduak hartzen ditu Larraina Kirol Zelaiko igerilekuak, baita adin guztietako bazkideen saio indibidualak ere

Udan, igerilekuko estalkia ireki, eta murgil ederrak egiten ditugu senide eta lagunekin batera.

Igerilekuaren dimentsioak:

  • 25m x 12m
  • 8m x 12m

ORDUTEGIAK

NEGUKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era
Larunbatetan, 09:30etik 20:30era.
Igande eta jaiegunetan, 09:30etik 19:30era

UDAKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era
Larunbatetan, 09:30etik 21:30era.
Igande eta jaiegunetan, 09:30etik 20:30era

SPA ETA ALDAGELAK

Larraina Kirol Zelaiko spa gure klub txikiko beste erakargarrietako bat da, igerilekuarekin batera.

Erlaxazio-une zoragarriak ematen dituzte bazkide beteranoenek hemen:

  • 2 sauna lehor
  • 2 sauna heze
  • Jacuzzi 1

Aldageletatik pasatu behar da spara sartzeko. Aldagelak berritu berri ditugu, eta dutxa irekiak zein banakoak dituzte, armairuak eta espazio zabalak, entrenatu edo erlaxazio-saioaz gozatu ondoren arropaz aldatzeko eta apaintzeko.

Halaber, aldageletatik kanpo ere badituzte armairuak klubeko bazkideek zein kirol-erabiltzaileek, nork bere gauzak baino utzi behar ez baditu.

ORDUTEGIAK

NEGUKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era
Larunbatetan, 09:30etik 20:30era.
Igande eta jaiegunetan, 09:30etik 19:30era

UDAKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era
Larunbatetan, 09:30etik 21:30era.
Igande eta jaiegunetan, 09:30etik 20:30era

GimnasioA

Larraina Kirol Zelaiko gimnasioak aitzindari eta eskarmentu handiko (ia 20 urte) Matrix Fitness enpresako makineria du.

224,40m2 ditu, eta gune hauetan banatuta: kardioa, indarra, pisu librea, luzaketak eta entrenamendu funtzionala (30m2-ko areto bat).

Hauek guztiak dituzte eskura bazkideek:

  • 7 bizikleta
  • 5 eliptiko
  • 4 zinta lasterka egiteko
  • 1 arraun
  • 4 makina goi-atala lantzeko
  • 3 makina behe-atala lantzeko

Matrix-eko teknologia aurreratuak punta-puntako fitness-makinak eskaintzen ditu bai kirol-errendimendu mailako entrenamendu pertsonalizatuak, bai 

Lasterka egiteko zintek, besteak beste, pantailak dituzte, eta ingurune bat aukeratu dezakezu, baso bat, adibidez, eta haizagailu txikiak ere, kanpoko airea simulatzen dutenak. 

ORDUTEGIAK

ERABILTZEKO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostiralera, 08:00etik 21:30era.
Larunbatetan, 09:00etatik 21:30era.
Igandeetan, 09:00etatik 20:00etara.

FRONTOIAK ETA PADEL- ETA SQUASH-PISTAK

Pilota Larraina Kirol Zelaiko kirol enblematikoetako bat da. Milaka partidu jokatu dituzte gure instalazioetan diziplina horretako profesionalek eta zaleek, modalitate desberdinetan.

Gaur egun, hauek guztiak dituzte eskura bazkideek:

  • Frontoi handia, 36 metrokoa, batez ere pala-atalekoek joka dezaten
  • Frontoi ertaina, 30 metrokoa
  • Frontoi txikia, 21 metrokoa

Eta beste bi instalaziok osatzen dute erraketa-kirolen eskaintza, kirol horien zaleen gozagarri:

  • Padel-pista 1
  • Squash-pista 1, 134,40 m2-koa

JARDUERA-ARETOAK

Beste areto batzuk ditugu, gure bazkideentzako kirol-jardueretarako zein kirol federatuak egiteko, kirol-praktika bakoitzaren beharrak asetzen dituztenak.

Erabilera anitzeko gelak

Klubak erabilera anitzeko bi areto ditu kirol-jarduerak egiteko, hala nola mantentze-gimnasia, pilatesa edo yoga, bai eta Larraina Kirol Zelaiko kirol-ataletako saio espezifikoak egiteko ere.

Erabilera anitzeko gela handienak 673,40 m2-ko azalera du, eta esgrima-ataleko entrenamenduak hartzen ditu.

Indoor zikloa

Indoor zikloko eskolak oso estimatuak dira Larraina Kirol Zelaiko bazkideen artean. Hori dela eta, klubak 200m2-ko areto bat aukeratu du horretarako propio, 35 bizikletak jartzeko.

Gainera, eguraldi onak aukera ematen badu, bizikletak eraikin sozialeko terrazara atera eta masterclass eta saioak antolatzen ditugu aire zabalean.

Tatamia

Klubeko kirol-instalazioak osatzeko, tatamia duen areto bat dugu, arte martzialak praktikatzeko edo tailerrak egiteko, hala nola emakumeentzako autodefentsa.

Areto hori, gainera, Larraina Kirol Zelaiko gimnastika erritmiko egokituko taldearen (Otra Mirada) entrenamenduak egiteko kuartel nagusia da.