BALIOAK

BALIOAK

KLUBAREN BALIOAK

Pertsonak

Presentzia ematen digu pertsonei, elkarrenganako begirunean eta hurbiltasunean oinarritutako gizabidezko tratua ematen baitiegu. Klubarentzat, funtsezkoak dira balio erantsi handiko zerbitzuak eskaintzeko hemen lan egiten duten pertsonak eta gurekin lankidetzan dihardutenak; baita gure instalazioez, zerbitzuez eta jarduerez gozatzera datozen pertsonak zein Iruñeko eta Nafarroako gainerakoak ere. Printzipio horretan oinarrituta, profesionaltasunaren alde egiten dugu, eta lan-talde egonkorrak sustatzen saiatzen gara; gure bazkideen beharrak asetzen ahalegintzen gara, eta zerbitzuak ematen dizkiguten beste klub, elkarte eta enpresa batzuekiko harremanak estutzen ere, aurrera egiteko betiere, gure helburu berberak lortu nahi badute eta elkartasunaz jokatuz antzeko erakundeekin.

Kirola

Kirola eta haren praktika eta kultura dira Larraina Kirol Zelaiaren izateko arrazoia.  Kirola eta jokoa aisialdi aktiboaren zati garrantzitsutzat hartzen ditugu, harreman pertsonalen, heziketaren, osasunaren, dibertsioaren eta gizarte-aldaketaren iturritzat; izan ere, horrek lagundu egiten du gure abonatuen eta, oro har, gizartearen oparotasuna eta elkartasun pertsonal eta soziala lortzen.

Kudeaketa

Gardentasuna kudeaketan, berrikuntza eta konpromisoa kalitatearekin dira gure eguneroko kudeaketaren ildo nagusiak, instalazio eta zerbitzuen eraginkortasuna eta eragingarritasuna helburu.