KLUBAREN ARAUDIA

KLUBAREN ARAUDIA

INFORMAZIOA

Larraina Kirol Zelaiko bazkide eta erabiltzaile orok klubaren instalazioak erabiltzeko araudia betetzeko konpromisoa hartzen du. Hona hemen Larraina Kirol Zelaiko instalazioen araudiaren eduki osoa, kontsulta dezazun.

Klubeko instalazioen funtzionamendua eta erabilera arautzeko, baita bazkide eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak ere, nahitaez bete beharreko arau batzuk behar dira, bazkideen betebeharra baita, klubaren estatutuen 18. artikuluan agertzen den bezala, “Elkartearen instalazioak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzea eta errespetuz eta gizalegez jokatzea gainerako bazkideekiko eta kontratatutako langileekiko”. 

Hori dela eta, zuzendaritza-batzordeak dokumentu hau idatzi eta onetsi du instalazio eta zerbitzuen erabilera zuzena arautzen duten arauak jakinarazteko bazkideei; bete beharrekoak izango dira arau horiek, baita estatutuetan adierazitako gainerako betebeharrak ere.

Larraina Kirol Zelaiko instalazioen araudia
(2017)

KLUBA BERRIRO IREKITZEKO PROTOKOLOA

COVID-AREN KONTRAKO PROTOKOLO BERRIA

Atal honetan, Larraina Kirol Zelaiak covid-aren kontra ezarritako segurtasun-protokoloa aurki dezakezu, indarrean dagoen araudiaren arabera eguneratuta. Kontsultatu zuzendaritza-batzordeak onetsitako neurri berriak dituen araudia.

Protokolo honen xedea da Larraina Kirol Zelaiko zuzendaritza-batzordeak, indarrean dagoen araudiari jarraiki, gure instalazioak berriro irekitzeko hartutako neurriak dokumentu bakar batean eta modu egituratuan jasotzea, SARS-Cov-2aren transmisio-ahalmena minimizatu eta gure bazkideek instalazioak erabiltzeko giro segurua eta gure langileek lan-inguru egokia izateko helburuz.

Neurri horiek nahitaez bete behar dituzte klubeko bazkide eta langileek.

Dokumentu honek indarrik gabe uzten ditu, behin-behinekoz, orain arte indarrean zeuden instalazioak erabiltzeko arauak, eta modu eraginkorrean jakinaraziko zaie tartean diren guztiei.

KLUBAREN ARAUDIA

KIROL-JARDUEREN PROTOKOLOA 2020-2021

2020-2021 denboraldiko kirol-jardueren hasiera. Hona hemen klubaren instalazioetan jarduerak egiteko eta gure kirol-atalen praktiketarako segurtasun-protokolo berria. 

Dokumentu hau eguneratzen joango gara indarrean dagoen araudiaren arabera.