Bonu Aktiboa

Larraina Kirol Zelaiaren Bonu Aktiboak nahi duzunean nahi adina kirol egiteko aukera ematen dizu. 25 ordu kirol baino gehiago asteko, mugagabe.

PADELA

Gutxiengo baten kirola izatetik onarpen handi-handikoa izatera igaro da padela Larraina Kirol Zelaian. Jakin ezazu zergatik gure instalazioez gozatuz.

PILATESA

Sendotzen ari da pilatesa Larraina Kirol Zelaian, jarduera gutiziatuenetako bat izateraino, Egizu ezinbestekoetako bat zure kirol-programazioan.

Yoga

1966tik, Larraina Kirol Zelaiak yoga-eskolak eskaini dizkie bazkideei. Fidel mantendu dira monitore adituen gidaritzapean.

HIPOPILATESA

Jarduerak pilates metodoa eta ariketa hipopresiboak batzen ditu; ordu-erdiko saioak dira, abdominalak eta pelbis-zorua lantzeko. 

AIKIDOA

Japoniako arte martzialetan modernoena da aikidoa; sablea erabiltzea eta gorputzez gorputzeko borroka ditu eragin nagusi.

MANTENTZE-GIMNASTIKA

Hainbat ariketa fisikoz osatutako programa baten bidez, osasun fisiko eta psikologikoa zein estetika hobetu nahi ditu mantentze-gimnastikak.

GIMNASIOKO TAULA

Gimnasioko monitoreen zerbitzuak proposatzen dizkizugu; izan ere, taula pertsonalizatu bat prestatu ahal dute zuretzat, nahi dituzun kirol-alderdi desberdinak lantzeko, zeure helburuen arabera betiere.