Waterpoloa

Waterpoloa

Info

Larraina Kirol Zelaiko kirol enblematikoa da waterpoloa. Kirol-atal honek adin guztietako emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak ditu, Alberto Munárriz selekzio nazionaleko egungo jokalariaren eta bera bezalako waterpoloko jokalari profesional handien arrastoa jarraitzeko prest daudenak.

Waterpoloa uretako talde-jarduera bat da, igeriketan trebeak diren adin guztietako neska-mutilei zuzendua. Waterpoloaren bidez lortzen da gazteek uretan mugitzeko erraztasuna izatea, koordinazioa indartzea, igeriketa-maila igotzea eta baloiarekin trebetasun handiagoa izatea. Hori guztia gizarte-balioak ikasten diren talde-giro batean.

Larraina K.Z.-ko kiroleko waterpolo-ataleko irakasle-taldeak, Aitor Rodriguezek, Julian Garciak eta Asier Estebanek osatutakoak, kluba erreferentea izatea lortu du Nafarroan kirol honen oinarrizko mailan.

Waterpoloko prestakuntza jasotzeaz gain, jokalariek aukera dute Waterpolo Navarra Klubeko kide izateko eta Ohorezko Mailan lehiatzeko.

Larraina Kirol Zelaiak, gainera, emakumezkoen waterpolo-talde bat du Euskal Herriko Ligan lehiatzen duena Waterpolo Navarra Klubaren bitartez.

2021-2022 denboraldia: 2021ko irailaren 20tik 2022eko ekainaren 10ra.

Informazio gehiago Euskal Herriko Ligari buruz: www.eif-fvn.org

Nafarroako Waterpolo Federazioa: https://waterpolonavarra.com/

Osasun- eta kirol-arloan etorkizunean ezar litezkeen araudiek Larraina Kirol Zelaiko kirol-plangintza alda dezakete, COVID-19ak eragindako pandemiaren inguruko indarreko protokoloak eguneratu ahala. Aldaketa horien berri emango diegu gure bazkide eta kirol-erabiltzaileei (edukiera murriztea, jarduerak etetea, ordutegiak aldatzea, etab.).

Waterpoloa

ORDUTEGIAK

GIZONEZKO BENJAMINAK
(2012-2013)

Astelehen eta ostiraletan, 17:30etik 18:30era

GIZONEZKO HAURRAK
(2009-2010)

Astelehen eta ostegunetan, 18:30etik 19:45era
Astazkenan, 18:45etik 20:00era

GIZONEZKO SENIORRAK

Astelehen eta asteazkenetan, 21:00etatik 22:30etara
Ostegunetan, 19:45etik 21:00era

EMAKUMEZKO BENJAMINAK
(2012-2013)
Astearte eta ostegunetan, 17:30etik 18:30era

EMAKUMEZKO HAUR ETA KADETEAK
(2006-2009)
Astelehen eta ostiraletan, 18:30etik 19:45era
Asteartean, 19:45etik 21:00era
Ostilaran, 16:30etik 17:30era (kadeteak)

EMAKUMEZKO SENIORRAK

Astelehenetan, 19:45etik 21:00era
Ostegunetan, 21:00etik 22:30era
Ostiraletan, 16:30etik 17:30era

GIZONEZKO KIMUAK
(2010-2011)

Astelehen eta ostegunetan, 17:30etik 18:30era
Asteartean, 18:30etik 19:45era

GIZONEZKOEN KADETE-TALDEA
(2006-2007)
Astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 17:30era
Ostiraletan, 18:30etik 19:30era

EMAKUMEKO KIMUAK
(2010-2011)

Astelehen eta ostegunetan, 17:30etik 18:30era

GIZONEZKO GAZTEAK
(2004-2005)

Astelehen eta ostegunetan, 16:30etik 17:30era
Astearteetan, 21:00etik 22:30era

Waterpoloa

Historia

IBILBIDEA

Larraina Kirol Zelaiak urte asko daramatza Nafarroako waterpoloari lotuta.

Waterpoloa izan da, pilotarekin eta igeriketarekin batera, tradiziorik handieneko kirola Larraina Kirol Zelaian. Kirol-atal gisa 1969an sortu bazen ere, Larrainak 1934an hartu zuen Iruñean jokatu zen waterpoloko lehen partida: “norgehiagoka” Nafarroako jokalarien selekzio baten eta Club Deportivo Bilbaoren artekoa izan zen.

Larraina izena urte askotan egon da Nafarroako waterpolo-jarduerari lotuta. Eta ez da gutxiagorako. 1960ko hamarkadaren amaieran, Manolo Ezquieta, Miguel Ángel Irañeta, Pepe Pastor, Alberto Pastor, Agustín Pérez-Seoane, Emilio Huerta, Chema Esparza, Alfredo Saraldi eta Fermín Manso igerilariek osatutako bazkide-talde bat, denak lagun-talde berekoak, Nafarroan aitzindari izan zen kirol hau praktikatzen.

Lehen lehiaketa ofiziala Bilbon jokatu zuten, hain zuzen ere 1970eko Euskadi eta Nafarroako Txapelketan. Ordutik aurrera, klubeko taldea eskualdeko lehiaketetara joaten hasi zen, 1975ean maila nazionalera jauzi egin zuen arte.

HARROBIAREN LEHEN URRATSAK

Bi urte geroago, Hirugarren Maila Nazionalean hirugarren postuan amaitu ondoren, Larraina K.Z.-ko waterpoloaren aitzindarietako batek, Fermin Mansok, beheko kategorien egitura bat sortu zuen, bazkide gazteenei kirol-modalitate horretan hasteko aukera eman ziena. 

Eta horrela iritsi zen 1980ko hamarkada zoriontsua. Hamarkada horretan, Casado, Chocarro, Zabalza, Los Arcos, Munárriz, Oficialdegui, Esparza, Irurtia, Elizalde, Ramos, Bidegain, Ruiz, Taberna, Garay, Sánchez, Tardáguila, Elizari, Echandi, Pueyo, Azcárate, Jáuregui, Lizarazu, Martínez, Eguino eta Aranguren jokalariek, Fermín Mansok gidatuta, 2. Maila Nazionalera igotzea lortu zuten, eta Ohorezko Mailara igotzea, 1987an.

Gauzak horrela, waterpoloa finkatzen joan zen klubean, eta talde absolutuaren arrakastei beheko mailetakoen arrakastak gehitu zitzaizkien, Espainiako Txapelketako finaletara iritsi baitziren 15-16 urteko eta 17-18 urteko kategorietan. Beste mugarri batzuen artean, Katalunia edo Madrilgoa ez zen talde bakarra izatea lortu zuen talde nafarrak. Era berean, urte horietan, Garay eta Echandi izenak entzuten hasi ziren waterpoloaren esparru nazionalean. Biek lortu zuten Espainiako beheko selekzioetarako deialdia (junior eta haur mailetan, hurrenez hurren).

1990eko hamarkada Miguel Angel Elizari izenarekin lotuta dago, Aldapako taldeko entrenatzaile izan baitzen hamar denboraldiz jarraian (1991/92tik 2000/01era). 89/90 ekitaldian mailaz jaitsi zenean, Elizarik talde berritua osatu zuen waterpolo nazionalaren maila gorenera itzultzeko helburuarekin. Espainiako Ohorezko Mailan finkatzea lortu zuen (A2 multzoa: 1994-2001), eta berriro igo zen maila gorenera 2001/2002 denboraldian.

97/98 denboraldian, Larrainak bere kirol-politika aldatu eta atzerriko jokalarien merkatura jo zuen, Marian German internazional eslovakiarra fitxatuz. Errege Kopa lehen aldiz jokatzeko aukera eman zuen hirugarren postua, zinez bikaina, lortu zuen.

1990eko hamarkadan, etxeko jokalariek atzerriko talde batzuetan jokatu zuten. Mikel Garayk eta Javier Zabalzak bi denboraldi egin zituzten SSV Esslingen Alemaniako talde ahaltsuan profesional gisa jokatzen, eta Iñaki Echandik Ingalaterran amaitu zuen bere kirol-ibilbidea, Roiton talde amateurrean.

XXI. mendeko lehen hamarkadan, hain zuzen ere 2001ean, Angel Irurtia klubaren historiako jokalaririk karismatikoenetako bat, lehiaketako waterpolotik erretiratu zen. Aurretik, 2000. urtean, Espainiako selekzio olinpikoak, Joan Jane hautatzailearekin munduko txapeldun izan zenak, hitzaldi bat eman eta Larraina bisitatu zuen, besteak beste, Manel Estiarte, Jesús Rollán eta Toto García mitikoekin.

2001/2002 denboraldian maila gorenera itzuli zen, beste behin ere Fermin Mansoren eskutik. Azken partida gogoangarrian, Larrainak Sant Feliú garaitu zuen, denboraldi horretako bere aurkari nagusia, taldea animatzera Kataluniara joan ziren 100 zale nafar baino gehiagoren aurrean.

NAFARROAKO TALDE ONENA 2002AN

2002an, Larraina K.Z.-ko waterpolo-taldea Nafarroako urteko talderik onena izendatu zuen Nafarroako Gobernuak. Sari hori klubaren atondoan dago, eta Felix Jauregui kapitainak jaso zuen.

2002/03 denboraldian, Larraina indartu egin zen 3 jokalari kroaziarrekin (Hrvoje Sintic, Vedran Jerkovic buia eta Dalibor Subota atezaina), Liras defendatzaile madrildarrarekin eta Angelko Mrzlac entrenatzaile kroaziarrarekin. Horiez gain, jokalari nafar amateurrek osatutako oinarria zuen: Félix Jauregui kapitaina, David García bigarren entrenatzailea eta Mikel Garay, Javier eta Iñaki Zabalza, Mikel eta Julen Artola, Mikel Reta, Unai Castells, Mikel Esparza, Ion Esteban, Arkaitz Alzueta, Javier Arriazu eta Javier Larrea jokalariak. 

11. postua eta UE Hortari promozioan irabazi ondoren, mailari eustea izan zen Ohorezko Mailako lehen urteko emaitza. Bestalde, Felix Jaureguiren eta Mikel Garayren kirol-ibilbideen amaiera izan zen.

2003/04 denboraldian 11. postua errepikatu zen, eta CN Hospitalet taldeari irabazi zitzaion promozioan. Denboraldi horretan Quim Colet izan zen entrenatzailea, eta Mikel Garayk berriro jokatu zuen bere taldeari laguntzeko. Ohorezko Mailan jarraian jokatutako hirugarren denboraldian Félix Jáuregui izan zen entrenatzailea, eta Mario Jiménez, bigarren entrenatzailea. Taldeak maila galdu zuen ligako azken partidara arte salbatzeko aukerak izan zituen arren.

2006ko ekainean, Waterpolo Navarra Kluba sortu zen. Haren sorrerak erreakzio kontrajarriak eragin zituen bazkideen artean, eta euren babesa edo desadostasuna adierazten hasi ziren urte hartan bertan egindako batzarretan. Gero, bazkideen arteko desadostasunak batzar tirabiratsua ekarri zuen. Batzarrean, Jesús Ansuateguik zuzendutako zuzendaritza-batzorde osoak dimisioa eman zuen, eta, beste batzar baterako deialdiaren ondoren, bi hautagaitza desberdin aurkeztu ziren klubean kirol-jarduera ulertzeko modua kontuan hartuta. Kirol-atalak klubeko bazkideek soilik osatutakoak izatea eskatzen zuen hautagaitzak irabazi zuen gehiengo nabarmenarekin.

2008an, berriro jarri zen martxan waterpolo-eskola klubean, eta haur- eta kadete-mailako hainbat talde sortu eta Euskal Herriko ligetan parte hartzen hasi ziren. Iñaki Zabalza eta Asier Estebanen eskutik, eskola forma hartzen hasi eta nabarmen handitu zen jokalari-kopurua.

Waterpoloa

ENTRENATZAILEAK

Enrique Cruz Torro

Gizonezko benjaminak
Gizonezko haurrak
Emakumezko haurrak eta kadeteak

Asier Esteban Soto

Emakumezko benjaminak eta kimuak
Emakumezko seniorrak

Martín Chocarro García

Gizonezko kimuak
Gizonezko gazteak

Iván Zulaica Oroz

Gizonezko kadeteak

Ignacio Echandi Domeño

Gizonezko seniorrak

Javier Chocarro Iriarte

Gizonezko seniorrak

Waterpoloa

TALDEAK